Phun, 2D-ko fisika simuladorea

Posted 2008 Maiatza 5 by xabier
Atalak: Bideoak, Fisika, Software

Laburpen hitzak:

Phun bi dimentsiotako fisika simuladore erreza da eta bideoan [6:00min] ikus daitekenez bideojokoaren antza du.

Ikusten dugunez, Phun marraztu behar ditugun irudiez osatuta dago. Irudi hauek animatu behar ditugu motore, malguki, ura eta beste mekanismo batzuen bidez. Sistemako behar berezirik ez du eta ohiko plataformetarako bertsioak daude (Windows XP, Windows Vista, Linux, Mac Intel eta Mac PowerPC)

Gaian aurreratu nahi baduzu tutoriala edo/eta beste dokumentazioa begiratzea gomendatzen da. Ideia berriak nahi izanez gero Youtube-n begira dezakezu.

Iturria: Genbeta

Webgune ofiziala: | Phun

Egunero, gehiago dakigu…

Posted 2008 Maiatza 5 by xabier
Atalak: Esaldiak

Laburpen hitzak:

“Egunero, gehiago dakigu eta gutxiago ulertzen dugu.”

Albert Einstein

Gauerdiko eguzkia

Posted 2008 Apirila 27 by xabier
Atalak: Astronomia, Fisika, Ppt

Posiblea da gauerdian eguzkia ikustea? Posiblea da eguzkia sartu baino lehenago berriro ateratzea? Gure lurraldean ez dugu holakorik sekula ikusi baina beste nonbaiten? Adibidez, Laponian…

Hurrengo powerpointa deskargatu (3,5Mb):
gauerdikoeguzkia

Zergatik flotatu?

Posted 2008 Apirila 26 by xabier
Atalak: Bideoak, Fisika

Laburpen hitzak:

Zergatik zerbaitek flotatzen du?

Ura baino arinago delako? Ez zuzenki. Adibidez itsasontzi bat altzairuz eginda egon daiteke eta altzairua ura baino dentsoagoa da. Altzairuzko zati bat uretara botako bagenu hondoratuko zen. Edo ez?

Paul Hewitt fisikariak hurrengo bideoan [1:02min] gauza bera egiten du buztinarekin.
Buztin zati bat uretara botatzen badugu hondoratzen da. Edo ez?

Zergatik gauzek flotatzen dute? Desplazatzen duten ura baina gutxiago pisatzen dutelako. Itsasontzi bat oso pisutsua izan daiteke baina barrutik hutsik dagoenez (airez beterik egia esan, bideoko buztina bezala), guztira desplazatzen duen ura baino arinagoa da, horregatik flotatzen du. Hau Arkimedesen printzipioa da.

Zeren gainean flotatzen?

Posted 2008 Apirila 24 by xabier
Atalak: Bideoak, Fisika

Laburpen hitzak: ,

Sufre hexafluoruroa aire baino dentsoagoa da. Hori dela eta ontzi batean sartzen badugu bertan geratuko da, atmosferara ihes egin gabe.

Pisu egokia duen barkutxo bat prestatzen badugu (adibidez aluminio-paperez) Arkimedesen printzipioak gas honen gainean flotatzea ahalbidetuko du.

Ikusi hurrengo bideoa [0:30min]

Barkutxoa edalontzi baten laguntzaz sufre hexafloruroz betetzen badugu azkenean hondoratuko da.

Oharra: Sufre hexafluoruroa ez da ez sukoia ez toxikoa.

Kopiatzen harrapatuta…

Posted 2008 Apirila 24 by xabier
Atalak: Biologia, Umorea

Gela, nork esan diezadake zer gorde dudan pote honetan? Ez, ez da txerritxo bat edo txahal bat… Nire azterketetako batean kopiatzen harrapatu nuen azken ikaslea da!

Kaixo!

Posted 2008 Apirila 24 by xabier
Atalak: Gairik gabe

Honek Gasteizeko Olabide ikastolako natur zientzien mintegiko blog-a izan nahi du. 

Gure ezagutza zabaltzeko asmoz blog hau sortu dugu. 

Espero dugu hemendik pasako zaretenok zerbait aberastuagoak irtetzea


Follow

Get every new post delivered to your Inbox.