Zergatik flotatu?
Zergatik zerbaitek flotatzen du?
Ura baino arinago delako? Ez zuzenki. Adibidez itsasontzi bat altzairuz eginda egon daiteke eta altzairua ura baino dentsoagoa da. Altzairuzko zati bat uretara botako bagenu hondoratuko zen. Edo ez?
Paul Hewitt fisikariak hurrengo bideoan [1:02min] gauza bera egiten du buztinarekin.
Buztin zati bat uretara botatzen badugu hondoratzen da. Edo ez?
Zergatik gauzek flotatzen dute? Desplazatzen duten ura baina gutxiago pisatzen dutelako. Itsasontzi bat oso pisutsua izan daiteke baina barrutik hutsik dagoenez (airez beterik egia esan, bideoko buztina bezala), guztira desplazatzen duen ura baino arinagoa da, horregatik flotatzen du. Hau Arkimedesen printzipioa da.
Tags: Arkimedes
You can comment below, or link to this permanent URL from your own site.